XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

- Nora eramango nauzu gaur gauean? - Sekretu bat da.

- Isileko gauzak atsegin ditut.

- Atera gaitezen orduan.

Bere autoan joan ginen.

Kotxe handi beltza eta oso ondo zaindua.

Nirearen ondoan jartzen zuenean, orduan hobeto konturatzen nintzen lehenbailehen berri bat erosi behar nuela.

- Nora goaz, Ekialdeko auzora?- galdetu nion hartu zuen bidea ikusiz.

- Bai - erantzun zidan besterik esan gabe.

- Baina... - Txxxxx......!- esan zuen hatz erakuslea ezpainetan jarriz.

- Ondo da, isilduko naiz baina... - Lasai, Jenny, oso leku ederra da eta aldi berean baketsu eta goxoa.

Gainera nik ordainduko dut.

Hasperen sakon bat izan zen nire erantzun bakarra.

Bapatean, arratsaldean Tonyrekin egon nintzen kafetegi ondoan gelditu ginen.

- Hemen? - Bai, atsegina da, ez? Ni algaraka hasi nintzen.

- Zer gertatzen da? - Ezer ere ez, ezer ere ez!- barrez jarraitzen nuen artean.

Barrura sartu ginen.

- Kondatuko al didazu zer gertatzen zaizun? - Bai, noski.

Hara, ondo dakizun bezala kasu bat izendatu didate.

Oraingoan eskailera batzuk igo behar izan genituen, jangela goikaldean zegoen eta.